XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leenago berriz, beste Euskaltzain Oso bateri, Euskaltzaindiaren billeretara ez jotearekin gaizki egiten dutela berak eta bere adiskideek, esan nion (Euskaltzain au Arantzazu`ko Billera ezkero, Euskaltzaindiari uko egin diotenetakoa bait da).

- Arampacirc; joan? Zertarako? Gizona!, zuk ez dakizu oiek zer diran!, eman zidan erantzun.

Ez.

Ez dio luzaroan iraungo Euskaltzaindiari gaur arte iraun dion izen onak, gaurko Euskaltzaindi au ez bait da lengo Euskaltzaindi ua.

Euskerazaintza da gaur lengo Euskaltzaindi ua.

Euskaltzaindi zarra, 1918`an jaio, eta 1968`an il zan Arantzazu`n.

El batua erditzerakoan erditze miñez il zan.

Eta, amar urte geroago, Euskerazaintza"ren izenarekin Tolosa`n berbiztu zitzaigun Euskerazaleen eta Kardaberaz Bazkunaren erraiñetatik bir-sortua.

Euskerazaintza`gan bizi da gaur lengo Euskaltzaindi ospetsu aren izpiritu guzia.

Euskaltzaindiak berak eman digu bere gaitunasunik ezaren azalpenik aundiena.

Ezagutzen dituzu noski Estatutoaren eta Españi`ko Oñarri-Legearen itzulpenak?.

Lotsagarri gelditu da Euskaltzaindia itzulpen oiek egitean, eta naiko par egin du jendeak itzulpen oien Euskera ikustean, Euskaltzaindiaren lepotik.